Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

haurdunaldia

kuetoandoni — 2008-05-06 GTM 1 @ 18:53

Hogeita hamabost urtetik gorako emakumeei enbrioia ezarri aurretik, PGS (Preimplantation genetic screening) deituriko testa egiten da askotan: hiru eguneko enbrioiari zelula bat kentzen zaio, eta genetikoki aztertzen da kromosomak normalak diren jakiteko. Enbrioi osasuntsua ezartzen zaio, orduan, emakumeari. Horrela haurdun geratzeko aukera handiagoa zegoela pentsatu izan da orain arte.
Laurehun emakumeri egindako azterketa batek erakutsi du, ordea, PGSa egin duten emakume gutxiago geratu dela haurdun, PGSa egin ez duten emakumeekin alderatuta. Zelula kentzeak enbrioiari kalte egin diezaioke nolabait, eta, ondorioz, behin uteroan dagoenean, enbrioiak garatzeko zailtasun handiagoak dituela pentsatzen dute azterketaren egileek. Bestalde, diotenez, zelula horren kromosomak normalak izateak ez du bermatzen ezarritako enbrioia osasuntsua izatea.
Ikerketaren emaitzak medikuntzako aldizkari ospetsu batean argitaratu dituzte, eta Europako giza ernalketarako erakundearen aurrean aurkeztu zituzten Frantzian egindako batzarrean. Zientzialari guztiak ez daude ados egin den azterketarekin, ordea, eta lortutako emaitzak zalantzan jartzen dituzte.

Eskeletoa

kuetoandoni — 2008-04-24 GTM 1 @ 10:01

Pugliako muinoetan lurrean zuloa egin eta azpiko galeria luze batean aurrera eginda, hirurogeiren bat metrora espeleologoek giza eskeletoa aurkitu zuten joan den urtearen amaieraldera. Eskeletoa oso zaharra da, baina oso egoera onean dago, solidotutako kaltzio karbonatozko geruza batek babesten duelako. Babes hori kararrian ur-tantoen bidez estalagmitak sortu direlako osatu da.
Eskeletoa gizonarena ala emakumearena izan daiteke, baina nolanahi ere oso zaharra da; orain dela 200.000 urte ingurukoa (Neanderthal gizakia baino lehenagokoa, beraz). Altamurako gizakia deitzen diote, Bari hiritik hegoaldera berrogeiren bat kilometrora dagoen Altamura herritik gertu aurkitu dutelako. Dena den, mundu guztiko paleontologoak irrikitan jarri ditu, gizakiaren eboluzioko tarte ilun bat (Erdi Pleistozenoari dagokiona) argi dezakeelako. Erdi Pleistozenoa orain dela 500.000 urte inguru hasi eta duela 100.000 urte inguru amaitu zen, Europan Neanderthal gizakia agertu zenean.
Bari-ko unibertsitateko arkeologi saila arduratuko da eskeleto hau aztertzeaz eta oso kontuz ibili nahi dute. Altamurako gizakia ez dute ukitu ere egin nahi, honda ez dadin. Ezer baino lehen, leizea telemetriaz aztertu nahi dute, gizakiak barrura algak, onddoak eta mikroorganismoak sar ez ditzan. Izan ere, orain arte aztarnategi asko hondatu da jendeak bertara mikroorganismo kaltegarriak eraman dituelako. Ondoren kaltzio karbonatozko geruza babestailea kendu beharko diote eskeletoari, adituen laguntzaz.
Eskeletoa etzanda dago, eta burua ezker aldera jiratua du. Estalagmita batek garezurraren hondoa zanpatua du, baina aurpegia ikus daiteke, gainean kaltzio karbonatozko oso geruza mehea duelako. Buruak gainean duen karea dela eta, prognatismoa (Neanderthal gizakiak bezala barailak aurrera irtenak edukitzea) eta garunaren bolumena neurtzerik ez dute eduki. Saihets-hezurrak, humero bat, kubitu bat, erradio bat, tibia bat eta femur bat identifikatu dizkiote. Femurraren erdiko zatiak (diafisiak) sendoa dirudi eta buruak handia. Eskeletoa, 1,60 edo 1,65 zentimetro altuko pertsonarena da. Argitzeke dago gizonarena ala emakumearena den.
Egin dioten lehen diagnostikoaren arabera, garezurrak Homo erectus eta Homo sapiens neanderthalisen tartekoa dirudi. Duela 250.000 urte ingurukoa izan daiteke, baina nolanahi ere 400.000 eta 85.000 urte-bitartekoa da. Tarte handia dela esango du norbaitek, baina giza eboluzioan argitu gabe dagoen aro horri dagokiona da, hain zuzen.
Neanderthal gizakia batez ere Europan bizi izan zen eta duela 130.000-40.000 bitartean Ekialde Hurbilera emigratu zuen. Nola sortu zen ez dakigu. Dena den, antropologo gutxik ukatzen du Homo erectus Afrikatik etorri zela. Dirudienez “Lucy”ren ondorengo Homo habilis etaparen ondoren, Homo erectus delakoa Europara heldu zen orain dela milioi bat urte. Hondakin gutxi batzuk aurkitu dira Mauer-en (Heilderberg ondoan), Petralona-n (Grezian), Tautavel-en Piriniotan, Swascombe-n Ingalaterran, eta abarretan.
Baina Homo erectusa Neanderthalaren arbasoa ote da? Eta hala bada, tartekoa zein izan zen? Neanderthala gizaki modernoaren (hau da, Homo sapiens sapiensen) arbasoa al da, ala gizaki modernoak suntsitu zuen Neanderthala? Paleontologo batzuen arabera, Homo erectusetik gizaki modernora Neanderthalaren bitarteko eboluzio-lerro bakarra dago. Beste batzuen iritziz ordea, beste giza mota batzuk ere izan dira gaur egungo Homo sapiens sapiensera iritsi arte.
Neanderthal gizakia 1850. urte inguruan deskubritu zuten eta hamarkada batzuk geroago hasi ziren oraingo gizakiaren arbasoa izan zitekeela kontsideratzen. Mendearen hasieran, gizateriaren ondorengorik gabeko lerroa zela uste zuten, eta hirurogeigarreneko hamarkadan bestelako iritziak azaldu ziren.
Gainean duen kaltzio karbonatozko estalkiari esker kontserbatu da eskeleto hau Altamuran. Neanderthal gizakia baino lehenagokoa da, dirudienez.
Dena den, duela bi urte Burgosko probintziako Atapuerca herrian aurkikuntza garrantzitsua egin zuten. Kobazulo batean orain dela 300.000 urteko hezur-multzoa aurkitu zuten. Hogeita bost pertsonaren zazpiehundik gora hezur nahasirik topatu zituzten. Garezurrak osatu zituzten eta bi gizaki helduri zegozkien bolumenak honako hauek izan ziren: batak 1.125 cm3 zituen (gaur egungo gizakiarena baino dezentez txikiagoa) eta besteak 1390 cm3 kubiko (gaur egungoaren 1.450 cm3-tik nahikoa gertu).

Ernalketa

kuetoandoni — 2008-04-24 GTM 1 @ 09:59

Hogeita hamabost urtetik gorako emakumeei enbrioia ezarri aurretik, PGS (Preimplantation genetic screening) deituriko testa egiten da askotan: hiru eguneko enbrioiari zelula bat kentzen zaio, eta genetikoki aztertzen da kromosomak normalak diren jakiteko. Enbrioi osasuntsua ezartzen zaio, orduan, emakumeari. Horrela haurdun geratzeko aukera handiagoa zegoela pentsatu izan da orain arte.
Laurehun emakumeri egindako azterketa batek erakutsi du, ordea, PGSa egin duten emakume gutxiago geratu dela haurdun, PGSa egin ez duten emakumeekin alderatuta. Zelula kentzeak enbrioiari kalte egin diezaioke nolabait, eta, ondorioz, behin uteroan dagoenean, enbrioiak garatzeko zailtasun handiagoak dituela pentsatzen dute azterketaren egileek. Bestalde, diotenez, zelula horren kromosomak normalak izateak ez du bermatzen ezarritako enbrioia osasuntsua izatea.
Ikerketaren emaitzak medikuntzako aldizkari ospetsu batean argitaratu dituzte, eta Europako giza ernalketarako erakundearen aurrean aurkeztu zituzten Frantzian egindako batzarrean. Zientzialari guztiak ez daude ados egin den azterketarekin, ordea, eta lortutako emaitzak zalantzan jartzen dituzte.

Bihotza

kuetoandoni — 2008-04-24 GTM 1 @ 09:58

Bihotzaren etengabeko mugimendu ideala ezinekoa da; ez dago ezer energiarik kontsumitu gabe mugitzen denik. Gizakiak askotan egin du amets ideia horrekin; etengabeko mugimendua: perpetuum mobile . Ametsa da, besterik ez, eta Fisikaren legeek argi utzi dute zergatik, baina zilegi da zalantza-izpi bat izatea. Gauza guzti-guztiek jarraitzen diete Fisikaren legeei? Ez da bihotza perpetuum mobile ideiaren adibide bat? Erantzuna ezezkoa da, baina ez dago oso urruti.
Bihotzak ez ditu Fisikaren legeak hausten ez baliogabetzen, etengabe mugitzeko agortzen ez den energia-iturri bat behar duelako. Izan ere, beste edozein gorputz-atalek bezala, karbohidratoak eta beste biomolekula batzuk oxidatu behar ditu funtzionatzeko. Eta modu horretan energia iristen bazaio, uzkurtu eta erlaxatzen da, bestela ez. Ikuspuntu horretatik, beste edozein muskulu bezalakoa da; beste bat, giza gorputzak dituen seiehun muskuluren baino gehiagoren artean beste bat.
Hala ere, muskulu berezia da. Hain zuzen ere, mugimenduak egiten du berezi bihotza. Mugimendu hori biziaren dantza da, bizirik irauteko ezinbestekoa, eta, oro har, bizirik egotearen seinale. Egia da bizirik egotea eta mugitzea bi gauza desberdin direla, baina bihotzaren kasuan gauza bera ematen dute: bizirik egoteko, bihotzak mugitu egin behar du, eta, mugitu ahal izateko, bizirik egon behar du.
Etengabe, gainera. Ez garunak agintzen duenean bakarrik, ezta bizidunaren nahiaren arabera ere, baizik eta etengabe. Gorputza lo egon ala ez, konortea galduta izan ala ez, bihotzak ezin du gelditu. Hain zuzen ere, eboluzioak ez du bihotzaren mugimendua garunaren esku utzi. Bihotza berez mugitzen da: umeak ez du ikasi behar nola mugiarazi; garunak ez dio esan behar martxan egoteko; ez dago pentsatu beharrik bihotzaren dantzari ekiteko. Bihotzaren jarduera garrantzitsuegia da garunaren esku uzteko. Arnasa bai, kasu batzuetan eten egin daiteke garunak hala agindu duelako, baina bihotza ez da gelditzen. Izan ere, erreakzio kimikoen esku dago. Eta, horri esker, bihotza ez da inoiz geratzen.
Helburua, jakina, odola ponpatzea da, eta hori egiteko modua da odola barrunbe batean pilatu eta barrunbe hori estutzea, odola indarrez kanporatzeko. Ez dago beste muskulurik horrelako mugimendua egiten duenik. Horregatik da muskulu berezia; fisikoki da berezia.
Odolaren bidea
Bihotz osoa ez da batera uzkurtzen, mugimendu bakarrean, baizik eta bi urratsetan eta zatika. Zati bat uzkurtzen denean, beste bat erlaxatzen da, eta, hala, mugimenduak odolari bultza egiten dio bihotz barruan eta kanporantz. Izan ere, odol-jario bakoitzak bi barrunbe zeharkatzen ditu giza bihotzaren barruan: aurikula eta bentrikulua (goialdekoa eta behealdekoa, hurrenez hurren). Bietatik pasatzeko, bihotzak bi urratsetan ponpatzen du odola; lehendabizi, goialdea uzkurtzen da aurikuletan pilatu den odola
bentrikulura bidaltzeko; eta, gero, atzeranzko bidea balbula batek ixten duela, behealdea uzkurtzen da, bentrikulua husteko.

Asko eskatzen zaio bihotzari: minutuko hirurogeita hamar taupada egiten ditu hirurogeita hamar, laurogei edo ehun urtez.

Etengabeko mugimendu bortitza da, dantza eroa. Eta dantza hori erritmo bizian egin behar du: giza bihotzak hirurogeita hamar taupada egiten du minutu batean, modu koordinatu batean; hirurogeita hamar, laurogei edo ehun urtez, gainera. Asko eskatzen zaio bihotzari.
Hori bai, lan horri etekin handia atera behar zaio. Eta hala ateratzen zaio, giza bihotza ponpa bikoitza baita; ponpa bikoitza edo bi ponpa elkarri itsatsita. Taupada bakoitzean, odola bi tokitatik hartzen du eta bi tokitarantz bultzatzen du aldi berean, eta bi jario horiek nahastu gabe. Bi ponpak elkarri itsatsita daudenez, bihotz osoaren mugimendu bakarra behar da funtzionatzeko; horrela, ez dago arriskurik sinkronia galtzeko. Izan ere, agindu bakar batek jartzen ditu biak martxan taupada bakoitzean.
Astindu elektrikoa
Agindua pultsu elektriko bat da, muskuluak pultsu elektrikoek uzkurtzen baitituzte. Eta hor dago gakoa: bihotza etengabe mugitzen da, erreakzio kimikoek etengabeko pultsu elektrikoak sortzen dituztelako.
Pultsu horiek, gainera, ez dira bat-batekoak. Oso azkar hedatzen dira bihotzaren ehunetik, baina ez bat-batean. Hain zuzen ere, pultsuak bihotz osoan zehar hedatzeko behar duen denbora bihotzak berak kontrolatzen du; elektrizitatea oso bizkor hedatzen denez, atzerapen txiki bat eragiten dio pultsuari.
Alde horretatik, bihotza erloju batekin pareka daiteke; edo, gutxienez, barnean erloju bat duen organoa dela esan daiteke. Maiztasun egokiarekin sortzen ditu pultsuak, eta abiadura jakin batean hedatzen ditu organoan zehar; horregatik esaten dute adituek bihotzak taupada-markagailu naturala duela.
Markagailu naturalak ez du pultsu elektrikoak sortzeko erritmoa bakarrik kontrolatzen; horrez gain, pultsu horiek bihotzean zehar hedatzeko abiadura ere zehatz-mehatz kontrolatzen du. Pultsua goian sortu, beherantz zabaldu, bihotzaren erdialdean jaso eta berriro bidali baino lehen denbora bat egoten da zain. Eten egiten du pultsu elektrikoaren hedapena; bestela, aldi berean uzkurtuko lirateke aurikulak eta bentrikuluak.
Goitik beherako ibilbide kontrolatu hori bihotzaren hainbat guneren ardura da. Nolabait, hori egiteko, bihotza kableatuta dago. Fisiologian, eroapen-sistema deritzo bihotzaren instalazio elektrikoari. Dena dela, instalazioaren jarduera taupaden jatorria bada ere, instalazioak berak ez du azaltzen zergatik sortzen diren etengabe pultsuak; zergatik ez den bihotza geratzen.

Bihotza bizkortu eta mantsotu egin daiteke. Horri esker, arazo bat dagoenean, medikuek taupaden abiadura kontrola dezakete.

Ioien jokoa
Tartekoa tarteko, bihotza ez da geratzen ioi batzuk etengabe sartzen eta irteten ari direlako noduluetako zeluletan. Mugimendua, mugimendua eragiteko: ioi batzuek joan-etorriak egiten dituzte bihotzak dantza egin dezan. Indar eragilea elektrizitatea da, baina elektrizitatearen jatorria mugimendua da, ioiena, eta elektrizitatearen ondorioa ere mugimendua da, bihotzarena.
Bihotza etengabe mugitu ahal izateko, ioien joan-etorriek ziklo bat osatzen dute. Ioiak zeluletan sartzen eta zeluletatik irteten dira, hori da mugimendua, baina ez da ioi guztientzat aldi berean gertatzen den mugimendu bat. Zelularen kanpoko hesiak, mintzak, ioi batzuk sartzea eta irtetea eragiten du, beharraren arabera, eta mintzaren bi aldeetan kontzentrazio ezberdinak egoteak potentzial elektrikoa eragiten du: horra hor elektrizitatearen jatorria.
Nagusiki, potasio- eta sodio-ioiak dira. Mintza erlaxatuta dagoenean potasio-ioi asko daude zelula barruan eta sodio-ioi asko kanpoan. Egoera horrek sortzen duen karga elektrikoen banaketa neurgarria da: 90 milivolt inguruko potentzial elektriko bat izaten da; gutxi dirudi, pila arrunt batena baino 130 aldiz indar txikiagoa baita, baina, zelula guztien ekarpena kontuan hartuta, nahikoa da bihotza mugiarazteko.
Mintzak sodioaren kanalak irekitzen dituenean jartzen da martxan zikloa. Sodioa arrapaladan sartzen da zelulan eta potentzial elektrikoa galdu egiten da; ez erabat, baina nahikoa prozesu horri biokimikariek despolarizazio deitzeko. Une horretan, sodio eta potasio asko dago zelula barruan. Horren segidan, potasioaren kanalak irekitzen ditu mintzak, eta potasio-kantitate handiak irteten dira zelulatik. Ondorioz, mintzaren potentzial elektrikoa berreskuratzen da, hau da, birpolarizatu egiten da. Potasio asko dago kanpoan eta sodio asko barruan; hasierako egoeraren aurkakoa, hain zuzen. Beraz, zikloa ixteko, mintzean dagoen proteina batek sodio-ioiak kanporatzen ditu, eta potasio-ioiak sartu.
Bihotz, bi hots

Belarria pertsona baten bularraren kontra jarriz gero, bi kolpe entzuten dira bihotzaren taupada bakoitzeko. Bi kolpe, bi soinu, bi hots. Hala eta guztiz ere, bi hots horien jatorria ez da muskuluaren dantza bera, hau da, ez da uzkurtze-erlaxatze mugimendua. Aitzitik, bihotz barruko balbulen soinua da entzuten dena. Bihotzaren barruan, odolak noranzko bakarreko bidea egin behar du, aurrerantz beti; eta, horretarako, atzeranzko bidea bi balbulak oztopatzen dute. Balbulek, ixtean, hotsa egiten dute. Lehen hotsa bentrikuluen irteera oztopatzen duten bi balbulak ixtean sortzen da; bigarrena, berriz, aurikulak eta bentrikuluak banatzen dituzten bi balbulak ixtean.
Elektrokardiograma

Bihotzak sortutako elektrizitateak eremu elektrikoak sortzen ditu inguruan, eta azaleraino iristen dira. 3 milivolt baino gutxiago iristen dira, gutxi, baina neurtzeko moduko eremu elektrikoa da. Galvanometro batez jaso daiteke seinalea, eta tentsioak denboran zehar izandako aldaketa marraz daiteke. Hori da elektrokardiograma.

Pultsu elektrikoa goitik behera zabaltzen da. Toki bakoitzean potentzial-gorabehera bat sortzen du eta gorabehera guztiak konbinatuz sortzen da elektrokardiograman ikusten dugun ohiko irudia.

Normalean lortzen den grafikoa pultsu elektrikoaren hedapenaren ondorioa da. Pultsua goian abiatzen da, beherantz egiten du, eta bihotz-zatien erantzun elektrikoak sortzen du elektrokardiogramaren ohiko grafikoa.
Beste bihotzak
Bihotza animalien ezaugarria da, beste bizidunek ez dute bihotzik. Eta animalia guztiek ere ez dute benetako bihotza.

Arrainek oso bihotz sinplea dute, aurikula eta bentrikulu bakarrekoa (A). Narrastiek, berriz, hiru barrunbeko bihotza dute, bi aurikulaz eta bentrikulu bakar batez osatuta (B). Bentrikulu horretan odol oxigenatua eta oxigenatu gabea nahasten dira. Azkenik, hegaztiek eta ugaztunek lau barrunbeko bihotza dute, bi aurikula eta bi bentrikulurekin (C). Bihotz horietan ez da odol-nahasketarik gertatzen.

Animalia handi guztiek, bai, badute bihotza. Gainera, animalia handienen bihotzak giza bihotzaren antzekoa dira; izan ere, ugaztun guztienak dira berdintsuak: bi aurikula, bi bentrikulu eta erabat bereizitako bi odol-jario. Hori bai, ugaztun bakoitzak ponpatu behar duen odolari dagokion tamainako bihotza du. Elefante baten bihotza 30 kilo inguru izan daiteke, eta kaxalote batena 110 kilotik gora. Bihotz erraldoi horiek 30 taupada egiten dute minutuko, gutxi gorabehera. Izan ere, zoologoek aurkitu dute animalia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta maiztasun txikiagoa duela taupadetan. Hegaztien bihotza oso aproposa da konparatzeko, egitura bera baitu, bi aurikula eta bi bentrikulu odol-jario bereiziekin, eta askoz maizago egiten du taupada: txolarre batenak 500 taupada inguru egiten ditu minutuko, eta kolibri batenak 1.200 egin ditzake.
Narrastien bihotzaren diseinua desberdina da. Bi aurikula, bai, baina bentrikulu bakarra dute; datorren tokitik datorrela ere, nahastu egiten da odola han. Eta badira bihotz sinpleagoak, aurikula eta bentrikulu bakarrekoak, arrainena adibidez.

Intsektuek bihotza abdomenean dute, poltsa luze bat da. Odola beharrean hemolinfa izeneko likido berde bat ponpatzen du bihotz horrek.

Diseinua bata edo bestea izan, animalia handi guztiek dute bihotza. Txiki askok ere badute; intsektuek, adibidez, abdomenean poltsa-itxurako bihotz bat dute, sarrera bakarrekoa; inguruko muskuluek poltsa zabaltzen dutenean hemolinfa sartzen da (odolaren ordez intsektuek duten likido berdea), eta estutzen dutenean hemolinfa aortara irteten da, intsektuak duen zirkulazio-hodi bakarrera. Benetako bihotza da; oso sinplea, baina benetakoa. Hemolinfa ponpatzen du, eta horregatik da bihotza.
Bihotza izatearen eta ez izatearen arteko muga animalia txikietan bilatu behar da. Muga lausoa da; batzuetan bihotza zirkulazio-hodiaren zabalgune sinple bat da, besterik ez. Nolanahi ere, badago bihotzik gabeko animaliarik; ez dute zirkulazio-sistemarik, ezta digestio-hodirik ere. Har asko daude talde horretan, eta ospetsuenetakoen artean tenia dago. Inolako bihotzik gabeko animalia da.
Bizkor, poliki
Bihotzak berak sortzen ditu behar dituen pultsu elektrikoak beharra duenean. Hori egiteko, hiru gune ditu, bi nodulu eta zelula berezien sare bat. Hiruretan nodulu sinoaurikularra da nagusia; 60-100 taupada sortzen ditu minutuko. Beste bi guneek lagundu egiten dute horiek hedatzen, eta, arazorik badago, berezko taupadak sor ditzakete, berezko maiztasun batez. Nodulu aurikulobentrikularrak 40-60 taupada eragin ditzake, eta Purkinje sareak, berriz, 20-40 taupada.
Hala ere, bihotza prest dago taupaden maiztasuna aldatzeko gorputzaren odol-beharraren arabera. Agindua automatikoki sortu behar da, garunaren 'nahia' kontuan hartu gabe. Horretarako, bi nerbio-sistema ditu gorputzak, eta bihotzean ere eragiten dute. Batak, sistema sinpatikoak, bizkortzeko agintzen dio bihotzari eta besteak, parasinpatikoak, mantsotzeko.
Agindu horiek, azken batean, molekula txikiak dira; sistema sinpatikoak adrenalina eta noradrenalina erabiltzen ditu bihotza bizkortzeko, eta parasinpatikoak azetilkolina bihotza mantsotzeko.

Eguzkia

kuetoandoni — 2008-04-24 GTM 1 @ 09:56

Eguzkia edo ekia eguzki-sistemaren erdian dagoen izarra da, eta guregandik hurbilen dagoena. Eguzki-sistemako planetek, lurra barne, eguzkia orbitatzen dute, baita asteroide, meteoroide, kometa eta beste hainbat objektuk ere.
Lurrean bizitzarako energi-iturri nagusia da eguzkia, bertan bizidun autotrofoek, fotosintesiaren bidez, argi-izpien bitartez bidaltzen digun energia ekoizten baitute.
Eguzkia sekuentzia nagusiko izar bat da, batazbesteko izarra baino pixkat handiagoa eta beroagoa baina erraldoi urdina baino askoz txikiagoa. Eguzkiak 10.000 milioi urteko bizialdia du, eta duela 5.000 milioi urte sortu zen, nukleokosmokronologiaz zehaztu denez. Bere bizialdiaren erdian dago, beraz. Ekiak Esne-bidea orbitatzen du, galaxiaren erditik 25.000 - 28.000 argi-urteko distantziara, bira bat 226 milioi urtetan osatuz. Galaxiarekiko orbita-abiadura 217 km/s-koa da, hau da, argi-urte bat 1400 urtetan burutzen du.
Ikur astronomikoa zirkulu bat puntu batekin bere erdian da.

Sestaoko Udala

kuetoandoni — 2008-04-24 GTM 1 @ 09:54

Nire udala Sestaoko udala da. Gure alkatea Jose Luis Marcos Merino da. Berarekin udalbatzan hauek lan egiten dute:
Alexia Castelo de Sa and. (PSE/EE/PSOE)
Alfonso Tapia Tejero jn. (PSE/EE/PSOE)
Mónica Minguez Serantes and. (PSE/EE/PSOE)
José Miguel Rincón Cabeza jn. (PSE/EE/PSOE)
Mª Isabel Yañez Orozco and. (PSE/EE/PSOE)
Jesús Ruiz Aguirre jn. (PSE/EE/PSOE)
Mª Rosario González Rengel and. (PSE/EE/PSOE)
Alberto Lozano Ibarra jn. (EAJ/PNV)
Igor de Pablos Iglesias jn. (EAJ/PNV)
Florentina Núñez López and. (EAJ/PNV)
Josu Bergara López jn. (EAJ/PNV)
Leire Corrales Goti and. (EAJ/PNV)
Enrique Uriarte Castaños jn. (EAJ/PNV)
Itziar Torrealdai Etxeandia and. (EAJ/PNV)
Unai Lerma Mentxaka jn. (EAJ/PNV)
Eduardo Andrés Ricoy jn. (PP)
Inmaculada Revilla Nuño and. (PP)
José Félix Gonzalo Casal jn. (EB/B/ARALAR)
Clara Zabalo García and. (EB/B/ARALAR)
Joseba Iñaki Asensio Ruiz jn. (VPS/SAA)
TOKIKO HAUTESKUNDEEN EMAITZAK 25/06/2003

Alderdi politikoa Zinegotzi kopurua Boto kopurua %
PNV-EA 7 4.901 29,64
PP 3 2.253 13,63
PSE-PSOE 6 4.571 27,65
IU-EB 2 1.867 11,29
ARALAR 0 175 1,06
VPS 3 2.767 16,74

Errolda
27.635
Botok
17.702
Abstentzioa
35,94%
Zuriak
159
Partaidetza
66,04%
Nuluak
1.009

HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK 14/03/2004
Alderdi politikoa Boto kopurua %
EAJ-PNV 4.838 26,44
PP 3.181 17,39
PSE-PSOE 7.262 39,69
IU-EB 2.179 11,91
EA 367 2,01
ARALAR-ZUTIK 199 1,09
OTROS 270 1,48

Errolda
26.822
Botok
19.424
Abstentzioa
27,58%
Zuriak
218
Partaidetza
72,42%
Nuluak
910

HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK 27/05/2007
Alderdi politikoa Boto kopurua %
EAJ-PNV 4.480 34,73
PP 1.495 11,59
PSE-PSOE 4.782 37,07
VPS-SAA 677 5,25
EB-B/A 1.159 8,98
EA 307 2,38

Errolda
25.704
Botok
14.362
Abstentzioa
44,13%
Zuriak
261
Partaidetza
55,87%
Nuluak
1.201

Hauteskunde hauek amaitu ondoren alderdi politiko hauek dauzkagu:
· Talde Politikoa PNV
· Talde Politikoa PSE/PSOE
· Talde Politikoa PP
· Talde Politikoa VPS
· Talde Politikoa EB/IU
· Talde Politikoa EA

Gure politiko guztiak plenoetan elkartzen arlo hauek eztabaidatzen dituzte:
· Area de Alcaldía
· Area y Comision de Personal, Formacion y Empleo
· Area y Comisión de Participacion y Seguridad Ciudadana
· Area y Comisión de Urbanismo, Industria y Vivienda
· Comisión de Infravivienda y Rehabilitación Urbana y Aparcamientos
· Area y Comision de Obras, Servicios, Transportes y Medio Ambiente
· Area y Comision de Euskera, Juventud y Deportes
· Area y Comision de Cultura, Educacion y Presupuestos Participativos
· Area y Comisión de Acción Social, Tercera Edad y Mujer
· Area y Comision de Hacienda, Finanzas, Patrimonio y Compras

Aída

kuetoandoni — 2008-04-24 GTM 1 @ 09:52

Kaixo, ni Andoni Sánchez López naiz eta Kueto ikastetxeko ikasle bat naiz Sestaon. 6. mailan ikasten dut eta nire andereñoa Lujan Mejias da. 11 urte ditut eta apirilean 12 egingo ditut. Telebistan programa eta serie asko ikusten eta niretzat hoberenetariko bat Aída da. Pertsonaia asko daude:
Mauricio, Machu Pichu, Lorena, Aída, Jonathan, Chema, Fidel, Paz... baina niri gehien gustatzen zaidana Luisma da. Txorrakeria asko egiten dituelako. Drogatuta dago eta drogatzen da. Horregatik, oso tontoa denez ez du ezer ulertzen eta txorrakeria asko egiten ditu. Aída igandeetan 10 etan ematen dute. Luismaren pertsonaiaren izena Paco León da. Niri Paco León izatea gustatuko litzaidake txorrakeriak esateagatik diru asko emango lidaketelako.

Euskadiren futbol partidua

kuetoandoni — 2008-04-24 GTM 1 @ 09:51

San Mamesen Danirekin nago,
Euskadi animatzeko,
Eto’ok 2 gol sartu ditu,
eta Webok hirugarren gol.
1.zatia amaitu da eta,
3-0 galtzen gaude,
baina bigarren zatiaren hasieran,
faltaz gol sartu du Yestek.
Iraolak beste gol bat sartu du,
eta Adurizek beste bat,
orain puntu berdinketan gaude,
80. minutuan.
Eto’ok beste gol bat sartu du,
eta egin du Hat Trick,
baina Adurizek 2 gol sartu ditu,
eta partidua irabazi.

Txistea

kuetoandoni — 2008-04-24 GTM 1 @ 09:41

Hau da gizon bat taberna batean sartzen dena eta 6 Wiski eskatzen ditu eta 6ak edan ondoren beste 5 eskatzen ditu eta guztiak edan ondoren, beste 4 eskatzen ditu. Mozkortuta dago eta beste 3 eskatzen ditu. Orduan, esaten du: Joe! Gutxiago edaten dut eta mozkortuagoa nago!!!!
Andoniren partez

Nire Lagunak

kuetoandoni — 2008-04-17 GTM 1 @ 10:14

Kaixo. Andoni naiz berriro eta nire lagunak aurkeztuko dizkizuet. Nire lagunik onena Daniel da eta lagun asko ditut, adibidez: Igor, Roberto, Ander, Ibai, Eneko, Asier, Itsasne, Arrate, Yaiza eta Iñaki.