Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Maiatza 2008

Lau Naufragoak

kuetoandoni 29/05/2008 @ 10:05

Itsasontzi batean lau pertsona zihoazen, bakoitza bere ondasun guztiekin: erregearen semea, noblea, merkataria, eta artzaina. Ekaitzaren ordorioz ontzia hondoratu egin zen eta nola edo hala iritsi ziren itsasertzera.

Nekaturik eta busti-busti eginda, euren zoritxarraz atsekabetu besterikk ez ziren egiten, harik eta artzainak zerbait esan zuen arte:

-Horrela atsekabetu beharrean zeragtik ez dugu gure egoera tamalgarri hau nola konpondu aztertzen?

-Zuk ez duzu ezer galdu -erantzun zien besteek -, baina guk... Begira! Urak eraman dizkigu ondasun guztiak.

-Bai, baina horrela ez dituzue berreskuratuko. Eta zerbait egin beharko dugu larrialdi honetatik ateratzeko.

Artzainaren hitzek eraginda bakoitzak bere plana agertu zuen:

-Nik asko dakit zenbakiez. Aritmetika irakatsi eta diru asko aterako dut. proposatu zuen merkatariak.

-Nik jokamolde eta ohitura onakĀ  ezagutzen ditut. Horietxek erakutxiko ditut -gaineratu zuen nobleak.

-Eta nik politika gaiak irakats ditzaket -esan zuen erregearen semeak.

Baina artzainak, besteenn proposamenak entzun ondoren, esan zien:

-Oso burutapen onak dituzue, eta zientzia ugari, baina horrekin nekez konpon daiteke berehalako arazorik.

Hori esan eta buru-belarri lanari ekun zion: basora joan, ahal zituen adar denak bildu eta herrixka bateko azokan saldu zituen su-egun bezala. Horrela, guztiak bizi ahal izan ziren.

haurdunaldia

kuetoandoni 06/05/2008 @ 18:53

Hogeita hamabost urtetik gorako emakumeei enbrioia ezarri aurretik, PGS (Preimplantation genetic screening) deituriko testa egiten da askotan: hiru eguneko enbrioiari zelula bat kentzen zaio, eta genetikoki aztertzen da kromosomak normalak diren jakiteko. Enbrioi osasuntsua ezartzen zaio, orduan, emakumeari. Horrela haurdun geratzeko aukera handiagoa zegoela pentsatu izan da orain arte.
Laurehun emakumeri egindako azterketa batek erakutsi du, ordea, PGSa egin duten emakume gutxiago geratu dela haurdun, PGSa egin ez duten emakumeekin alderatuta. Zelula kentzeak enbrioiari kalte egin diezaioke nolabait, eta, ondorioz, behin uteroan dagoenean, enbrioiak garatzeko zailtasun handiagoak dituela pentsatzen dute azterketaren egileek. Bestalde, diotenez, zelula horren kromosomak normalak izateak ez du bermatzen ezarritako enbrioia osasuntsua izatea.
Ikerketaren emaitzak medikuntzako aldizkari ospetsu batean argitaratu dituzte, eta Europako giza ernalketarako erakundearen aurrean aurkeztu zituzten Frantzian egindako batzarrean. Zientzialari guztiak ez daude ados egin den azterketarekin, ordea, eta lortutako emaitzak zalantzan jartzen dituzte.